XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Bertzaldi batez: Jende ostea igorri ondoan, mendira joan zen otoitz egiteko.
Argitu-aintzin jeikirik, atera zen Jesus eta bazter-gune baterat joan eta han otoitzean ari zen.
Jendalde handiak biltzen zitzaizkon entzuteko eta beren gaitzetarik sendatzeko.
Bainan bera toki desertuetarat bazterturik, han otoitzean ari zen
Otoitz-gudurik handiena, Olibetako mendikoa.
Belaunikaturik, otoitz egiten zuen erranez: Aita, nahi baduzu, kalitza hau urrun zazu nitarik, haatik ez bedi egin nere nahia, bainan bai zurea.
Kurutzefikatu zuten Jesus bi gaixtaginekin, bat eskuinean eta bertzea ezkerrean.
Jesusek erran zuen: Aita, barka zozute, ez baitakite zer ari diren.